XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Obligaziozkoa dugu lerro hauetatik autore horiek beren ikerketekin beti aurrera eta gero eta gehiagora jarrai dezatela animatzea.

Agur bero bat bidali nahi genioke baita, lerro hauetatik, Zuzenbidearen Historiako irakasle eta bere haurtzaroko lehen urratsetatik andoaindar dugun Luis Miguel Díez de Salazar-i, hau da, liburuaren egileari.

Gure Donostiar Historiako Dr. Camino Taldea Ekintzak argitaratu zuen (1983an).

Taldeko lehendakari Telletxea Idigoras Dk.ak aurkezturik San Sebastian jai bezperan gure Dr. Camino Bibliotekan (1985ean).

Bere emazte eta bera bezala historialari EUTGko Filosofia eta Letretako Fakultateko dekanoa gaur egun Rosa Ayerberen laguntza moral eta beti etengabearekin, Díez de Salazar irakaslea, gaur egun, bere estudioa lantzen ari da, benetan meritu handiko ahaleginarekin, Hiribilduaren mendemugako ospakizunen kariaz.

Eta beroni eskaintzen dio semetzako hartu zuen eta bere alabak jaiotzen ikusi zituen herriari eskerronez.

Beste andoaindar gailen bi, Fernando eta Pedro Aizpurua ditugu.

Tolosako Leidor Abesbatzaren zuzendari-ohia lehenengoa (bere zuzendaritzapean sari nazionalak eta internazionalak irabaztera iritsi zena) eta Tolosako Santa Mariako Koru eta Parroki Orkestako zuzendari ere izana, beren egunetan Gorriti eta Mokoroa ospetsuak izan ziren bezalaxe.

Eta bigarrena, berriz, organozko kontzertu-emaile eta konpositorea, kapera-maisu Orihuela eta Valladolideko katedraleetan eta Musika-Kontserbatorio honetako zuzendari-ohia, eta Valladolideko Arte Ederretako Erret Akademiako kidea, hiri horretan bizituz gaur egun.

Musikaren arloan gaudenez gero, ez dugu ahaztu behar Andoaingo gaur egungo organo-jole Jose Angel Agirre ere.

Aipamen hauekin omen global bat egiten diogu Andoaingo artista-munduari eta bere figura guztiei.

Azken buruan, eta ibili eskematiko bat egin ondoren, esan dezagun orain irakurleak eskuartean duen liburuak Andoaingo azken hamarkadetako bizitza begiesten duela, laburbilduma grafiko miresgarri batean eta informazio-euskarri bikain batez lagunduta irudi eta albistezko marko biziki iradokor bat ezarriz.

Horretan laguntzen dute noski Txuri-urdiñek inprimaketan egindako lan tekniko orbangabeak.

Gure zorionik beroenak eman behar dizkiegu liburuaren egile GARBIÑE AGIRREri (Udaletxeko Kulturako Teknikoa bera) eta JOSE ANTONIO RODRIGUEZi (Udal-Artxiboaren Arduradunari), hainbesteko ilusio eta esfortzuren ondoren lortu duten emaitzarengatik.

Ohore zaigu bidenabar zorionak ematea alkate KARLOS SANZek jarburutzen duen Korporazioari eta bere Kultura-Batzordeko lehendakari JOSEBA ERKIZIAri, horiek izan dira eta argitalpen honen motore eragileak eta horiek baita oroitzapenezko ekitaldi-programa bikain bat prestatu dutenak ere.

Eta Andoaingo Kultur Etxe berriari (Juan Avelino, euskal antzerkigile handiaren anaia Paulo Barriola bizitu zeneko Urigain txalet zaharrari) berriz, munduko zorterik onena opa diogu.

Donostiako Aurrezki-Kutxa Munizipalarentzat, betidanik sentitu eta parte hartu izan bait du Andoaingo herriaren kezketan (balio beza hemen Gipuzkoko ikastetxeentzat egiten den Ondarreta Literatur Lehiaketaren babestearen oroitzapenak aipamen guztien ordainetan), atsegin handiko ohore bat da bere ARGAZKIAK FOTOGRAFIAS] serieko titulu berri hau argitaratzea.

Eta gauden ziur bere senide Gipuzkoako Kutxarekin batera Kutxa berriaren eraketa antolatuta ere, Gipuzkoaren eta bere komunitate osoaren (eta Andoainek bere lehenaldi eta bere orainaldiarengatik, postu gailen bat betetzen du hemen) alde lehia eta ilusiorik handienarekin lan eginez jarraituko duela.

DONOSTIA, 1990eko Apirila JUAN JOSE ETXEBERRIA AURREZKI-KUTXA MUNIZIPALeko lehendakaria XABIER ALKORTA ANDONEGI AURREZKI-KUTXA MUNIZIPALeko Zuzendari Orokorra (Euskal itzulpena: Gotzon Nazabal).